Politika -
Ostegun honetan
Masen inbestidura adostu dute PSCk eta CiUk
Kataluniako sozialistak nazionalisten gobernukideak izango dira. Ostegun honetan izango da inbestidura ekitaldia.
Erredakzioa
Artur Mas (CiU) Generalitateko presidentearen inbestidura ekitaldia gaur egingo dute PSCren abstentzioari esker.
Horrela erabaki dute CiU eta PSC alderdietako ordezkariek bigarren txandan egindako bozketan. Hori horrela, Kataluniako sozialistak nazionalisten lehentasunezko gobernukideak izango dira datorren legealdian.
Alderdi biek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez, erabaki horrekin, Kataluniako sozialistek aurreko legealdian indarrean jarritako politikak mantenduko dituztela ziurtatu nahi dute.
Akordio horren arabera, Estatutuaren eta Konstituzioaren erreforma egitea erabakitzekotan, gutxienez CiU eta PSC alderdien adostasunarekin egingo da.
Era berean, Kataluniako osasun eta hezkuntza ereduari jarraipena emango diotela ziurtatu du CiUk.
PSC eta CiU alderdien arteko akordioa ostegun honetan sinatuko dute. Negoziazioetan Generalitateko hurrengo presidentea Artur Mas, CDCko Felig Puig, UDCko idazkari nagusia Josep Maria Pelegri, Joaquim Nadal talde sozialistako presidentea eta Miquel Iceta PSCko bozeramailea izan dira.