Politika -

Polizia frankista

Bere pentsioa % 50 areagotzen duten lau domina ditu 'Billy el Niño'k

Polizia frankistari lau dominak kentzeko, legedia aldatzeko aukera aztertzen ari da Barne Ministerioa.

Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño'. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño'. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño'. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere erretiro-pentsioa % 50 areagotzen duten lau domina ditu Juan Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño Brigada Politiko Sozialeko inspektoreak, Barne Ministerioak agindutako txosten batek jakitera eman duenez, El Pais egunkariak gaur argitaratutako informazioaren arabera.

Polizia frankistari lau dominak kentzeko, kondekorazioen ordenamendua aldatzeko aukera aztertzen ari da Barne Ministerioa.

Aurreneko domina 1972an eman zioten, eta azkena 1982an. Hala ere, 2010ean bide judizialetik eskatu zuen arte ez zen kobratzen hasi.

Espainiako Gobernura heldu zenean, 1977an polizia frankistari emandako dominaren inguruko txosten bat egitea agindu zuen Fernando Grande-Marlaska Barne ministro berriak, ondoren kentzeko aukera aztertzeko, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak eskatu bezala.

Torturak leporatuta akusaturik dago inspektore ohia. Espedientea aztertu ondoren, domina bat ez, lau dituela ohartu dira, eta guztiak erretiro-pentsioa areagotzen diote, El Pais-en informazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa