Politika -

Gabonetako mezua

Aralar: 'Ez dugu onartuko Armadaren Erregeak Euskal Herria agurtzea'

Halaber, "Euskadiko Gobernuak eta ETBk", monarkaren mezuaren bidez, "saldu nahi dituzten identitate-sinboloak" gaitzetsi ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iosu Murgia Aralarrek Bizkaiko Batzar Orokorrean duen bozeramaileak esan duenez, bere alderdiak ez du onartzen "Indar Armatu espainiarren Erregeak Euskal Herriko gizartea agurtzea" eta, halaber, "Euskadiko Gobernuak eta ETBk", monarkaren mezuaren bidez, "saldu nahi dituzten identitate-sinboloak" gaitzetsi ditu.

Murgia Aralarrek EITBko Bilboko egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean izan da, euskal telebistak Juan Carlos Erregearen mezua telebistan emitituko duelako protesta egiteko.

Aralarren ordezkariaren esanetan, Patxi Lopezen Gobernuak "gidatzen hasi zuen lehenengo momentutik esan zuen abertzaleen eta ez abertzaleen arteko identitate-gatazka gaindituko zuela", eta egiten ari den gauza "bakarra" da "identitate-eztabaida hori azpimarratzea eta Euskal Herrian, gatazka politiko bat bizi duen herrian, besteen gainetik egon behar duen identitate bat dagoela, espainiarra, nabarmentzea". "Inposaketa" hau "Espainiako Erregeak luzatu nahi dizkigun agur eta zorionetara" mugitzen dute, Erregeak "ordezkatzen duena da Indar Armatu espainiarraren burua"; horrela, "Euskal Herria Espainia delakoaren baitan dagoela" erakusteko asmoz, eta "Aralar bezalako alderdi batean, bide baketsu eta politikoen bidez, ez dugu bat egiten horrekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea