Politika -

Elurrak sortutako arazoak

Opakua, Herrera eta Otzaurte mendateek kamioientzako itxita daude

AP-68an, Altuberen parean; N-240an, Barazarren; N-1en, Etxegaraten; AP-1ean, Gipuzkoako eta Arabako zatietan eta N-1ean, Araban, arretaz gidatu behar da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrera eta Opakua mendateak, Araban, kamioentzat itxi egin dituzte 13:30etan eta autoak kateekin bakarrik ibil daitezke. Bestalde, Gipuzkoan, Otzaurte autoentzako zabalik dago baina ez hirugarren mailako ibilgailuentzat.

Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, Urrakiko mendatean kateak derrigorrezkoak dira ibilgailu guztientzat, eta euskal errepideetako hogeitamar mendate inguruetan arretaz gidatu behar da.

Sare nagusian, ere arretaz gidatzea gomendatzen dute AP-68an, Altuberen parean; N-240an, Barazarren; N-1en, Etxegaraten; AP-1ean, Gipuzkoako eta Arabako zatietan eta N-1ean, Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea