Politika -

500 pertsona inguru

Martutenera martxa, ETAko presoen eskubideen alde

Parte hartzaileek hiru ordu laurden eman dituzte kartzela aurrea. Bertatik preso batzuk ikus zitezkeen, leihoetara atera dira aldarrikapen-pankartekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 pertsona inguru martxa egin dute oinez Gipuzkoako Martuteneko kartzelara ETAko presoen aldeko eskubideen alde.

Parte hartzaileak Donostia eta Astigarragatik atera dira, ikurriñak eta "Euskal presoak etxera" leloa zeukaten kartelak zeramatzatela.

12:15ak aldera kartzelako kanpoaldera iritsi dira, eta lelo ezberdinak oihukatru dituzte: "herriak ez du barkatuko", "independentzia eta sozialismoa", "bakea lortzeko, amnistia", besteak beste.

Parte hartzaileek hiru ordu laurden eman dituzte kartzela aurrea. Bertatik preso batzuk ikus zitezkeen, kartzelako leihoetan, aldarrikapenez beteriko pankartekin. Hauek independentziaren aldeko ohiuak egin dituzte eta martxan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea