Politika -

Etxerat

Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoa aske geratu da, bere zigorra osorik beteta

Gasteizko presoa goizean atera da Asturiasko kartzelatik. Larriki gaixo dagoen arren, osorik bete du zigorra.

Lopez de Abetxuko, kartzelatik ateratzeko unean. Argazkia: Etxerat
Jose Ramon Lopez de Abetxuko. Argazkia: Etxerat
Lopez de Abetxuko, kartzelatik ateratzeko unean. Argazkia: Etxerat

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ramon Lopez de Abetxuko ETAko presoa aske geratu da ostegun honetan 29 urteko kartzela zigorra osorik beteta, Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senitarteko eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez.

Preso gasteiztarra Asturiasko presondegitik atera da goizean, eta lagun eta senideek egin diote ongietorria.

Lopez de Abetxuko larriki gaixo dago, baina ez du zigorrean inongo aringarririk jaso eta osorik bete du erakunde armatuko kide izateagatik ezarritako zigorra.

1989an atxilotu zuten, Iparraldean, ETAko kide zelakoan. Frantziako Estatuan hiru urte eman zituen preso, eta Espainiaratu egin zuten ondoren. Espainiako Justiziak ez ditu hiru urte horiek kontuan hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak