Politika -
Manifestaldia
Liskarrak gertatu dira Mallorcan, Espainiako bandera bat erre eta gero
Joves de l'Esquerra Independentista de Mallorca (Cajei) y Maulets elkarteko lagun talde batek adierazpen bat irakurtzeko manifestaldia gelditu duenean jazo dira istiluak.
Erredakzioa
Kataluniako independentzia aldarrikatzeko manifestaldi batean Espainiako bandera bat erre eta gero, liskarrak gertatu dira manifestarien eta Polizia Nazionalaren artean, Mallorcan. Delitua egiten ari zen pertsona atxilotzen saiatu da Polizia. Protesta 31-D Plataformak antolatu du.
Joves de l''Esquerra Independentista de Mallorca (Cajei) y Maulets elkarteko lagun talde batek adierazpen bat irakurtzeko manifestaldia gelditu duenean jazo dira istiluak, protesta Olmos eta Union kaleen artean zegoenean.
Manifestua irakurri ostean, Cajei y Maulets elkarteko kaputxadun kide batek Espainiako bandera bat hartu eta su eman dio. Ondoren, manifestaldiko segurtasuna bermatzen ari ziren zenbait polizia korrika hasi dira manifestari hori atxilotzeko.
Bandera kiskaltzen zen bitartean, gainerako gazteak delitua egin duen laguna babesten saiatu dira. Gazteek alboko taberna bateko eserlekuak hartu eta agenteei eraso egin diete. Orduan beste polizia talde bat lankideak laguntzeko bertaratu da, eta manifestaldia desegin dute.
Istiluetan gizon bat zauritu da, bekokian ebaki bat egin diotelako. Era berean, bi polizia arin zauritu dira.