Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Basagoiti: ETAk ez du agiria zabaldu 'ez dakarrelako ezer berririk'
EAEko PPren buruak uste du ETAk ez duela agiria argitaratu "zailtasunak" dituelako "berria den zerbait bilatzeko".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak esan du ETAk ez duela agiririk zabaldu "zailtasunak" dituelako "berria izango den zerbait bilatzeko".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "dagoeneko ez dugu edozer sinetsiko" eta testua positiboa izango da "soilik terrorismoa uzten duela eta egindako kaltea onartzen" duela esaten badu.
EAEko PPren buruak uste du 2011 ETA amaitzeko urtea izan daitekeela, alderdi politikoek terrorismoaren kontrako borrokan batuta jarraitzen badute eta negoziaketarik abiatzen ez badute.
Basagoitiren arabera, ETAk oraindik pentsatzen du negoziazioetan parte hartzeko gaitasuna duela, eta horregatik ez duela agiririk kaleratu. Baina PPren iritziz ETA desegin dela eta biktimei barkamena eskatzen diela dioen agiriak soilik balio du.