Politika -
Torturen kasuarengatik
'Erantzukizun politikoak garbitzeko' eskatu dio Zapaterori EBk
"Demokrazia terrorismoaren praktikarekin bateraezina da, baina baita torturaren praktikarekin ere", errepikatu du Serafin Llamas Ezker Batuaren Presidentetzako bozeramaileak.
Erredakzioa
Portu eta Sarasola ETAko kideei egindako torturengatik epaia atera ostean, beharrezko diren "erantzukizun politikoak garbitzeko" eskatu dio gaur Espainiako Gobernuari Ezker Batuak, "nahiz eta horrek Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroari eragin".
"Demokrazia terrorismoaren praktikarekin bateraezina da, baina baita torturaren praktikarekin ere", errepikatu du Serafin Llamas Ezker Batuaren Presidentetzako bozeramaileak Bilbon egindako kontzentrazioan.
Llamasen ahotan, auzia "ezin daiteke epai batekin itxi, Zapateroren Gobernuak erantzukizun politikoak garbitzea beharrezkoa da".
Zentzu horretan, presidenteordea "kolokan" geratu dela uste du EBk, izan ere, "torturak ikertu gabe ukatu eta giza eskubideak urratu zituzten guardia zibilak babestu zituen".