Politika -

Bartzelona

Polizia batek 'Gora Franco' oihu eginez eraso egin diola salatu du Jordi Borrasek

Borras prentsan lan egiten duen argazkilari bat da, eta Bartzelonan lantokia duen Polizia Nazionaleko agente batek eraso dio ustez. Espedientea ireki diote agenteari.

Borras, erasoaren ostean. Argazkia: ElMon
Borras, erasoaren ostean. Argazkia: ElMon

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Borras argazkilariak salatu duenez, polizia nazional batek ukabilez eraso zion atzo, astelehena, Bartzelonan, "Gora Franco" eta "Gora Espainia" oihukatu ostean.

Borrasen esanetan, bere burua polizia gisa identifikatu zuen 40 bat urteko gizonezko bat gerturatu zitzaion 20:00ak aldera, Bartzelonako Capellans kalean, eta aurpegian jo zuen "Gora Franco" eta "Gora Espainia" oihukatu ostean.

Erasotzaileak Polizia Nazionalaren plaka erakutsi zion, ElMon Borras lan egiten duen hedabideak zabaldu duenez.

Argazkilariaren salaketaren ondotik, Polizia Nazionaleko agenteak Borrasen aurkako salaketa aurkeztu du, irainak egotzita, eta ustez eragindako lesioen txosten bat ere aurkeztu omen du.

Polizia Nazionalak espediente informatiboa ireki dio agenteari. Poliziatik Eferi adierazi diotenez, ustezko erasotzailea Bartzelonan egoitza duen agentea bat da.

Bide judiziala eta espedientearen eboluzioaren arabera, baliteke Polizia Nazionalak diziplina-espedientea irekitzea agenteari, aipatutako iturriek diotenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Delituak Espainia Eguneko albisteak Albisteak