Politika -

Krisia PPn

Alvarez-Cascos: 'Asturias bost axola dio Rajoyri'

Gobernuko presidenteorde ohiak "bere interesen onerako" aritzea leporati dio Mariano Rajoyri. Gainera, Asturiasen alternatiba politiko bat abian jartzeko prest agertu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Alvarez-Cascos presidenteorde ohiak adierazi duenez, 34 urte PPn eman ondoren "duintasuna" mantentzeagatik alde egitea erabaki du. Horrez gain, Mariano Rajoy Ppko arduradun nagusiak "bere interesei begira" jokatu duela salatu du, "Asturias bost axola diolako".

Alvarez-Cascos "Asturias berri bat" eraikitzeko "erronka erraldoia" abian jartzeko prest agertu da hurrengo hauteskunde autonomikoetan PPko hautagaia izangp ez dela jakin eta gero.

Prentsaurrekoan egindako adierazpeneatan, "abentura politiko" berria "herritarren eskuetan" dagoela azpimarratu du, eta helburu nagusia "Asturias Espainiako ekonomiaren eta politikaren lehen mailara itzultzea" dela gaineratu du Cascosek.

PPko kide ohiak Printzerria krisitik aterako duen ekimena lideratzeko prest dagoela esan du. Ideia hori Rajoyri udan izandako bi bileratan aurkeztu ziola adierazi du eta, bere hitzetan, Rajoyk horrekin ados zegoela onartu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea