Politika -

Elkarrizketa ETB-2n

Calparsoro: 'Batasunak ETA benetan errefusatu behar du'

Edozelan ere, ezker abertzalearen jarreraren inguruko erabakia Gorenari edo Konstituzionalari dagokiela esan du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetara aurkeztu nahi baldin bada, ETAren indarkeria "benetan" errefusatu behar du, adierazi du Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiak.

Partidu Legearen arabera, ezker abertzaleak ETAren terrorismoaren aurkako jarrera agertzen badu, hauteskundeetan egon liteke, azaldu du Calparsorok ETB-2ko "Egun On Euskadi" saioan.

Horren esanetan, jarrera hori nahikoa den edo debekua ekiditeko den erabakitzea Gorenari edo Konstituzionalari dagokie.

ETAk indarkeriaren amaiera iragarriz gero, Justiziak zer egingo lukeen galdetu diotenean, Justiziari legea ezartzea dagokiola adierazi du Calparosok. Dena den, fiskaltzak "pertsona edo talde batek terrorismo kasuen zein bestelako delituen aurrean duen jarreraren arabera" esku hartu dezakeela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea