Politika -

Urteko balantzea

'EAJren beldur' jokatzen du lehendakariak, UPyDren ustez

Urteko balantzea aurkeztu du gaur eguerdian Gorka Maneirok. Gobernuaren gestioan "akatsak" baino ez ditu ikusi UPyDk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Lidergoa eta sinesgarritasuna" exijitu dizkio UPyD alderdiak Patxi Lopez lehendakariari. Bukatu berri den 2010.an egindako "akatsak" nabarmendu ditu gaur Gorka Maneiro alderdiko bozeramaileak. Bere ustez, "EAJren beldur" jokatu du Lopezek.

Urteko balantzea aurkeztu du gaur eguerdian Maneirok. Gobernuaren gestioan "akatsak" baino ez ditu ikusi UPyDk. Gogoratu dutenez, Jaurlaritzak ez du Lege egutegia bete eta, "larriena", jeltzaleekiko duen "menpekotasuna erakutsi du".

Zentzu honetan, Jaurlaritzak dituen "gabeziak" goraipatu ditu Gorka Maneirok. Patxi Lopezen "konplexuak" ere kritikatu ditu eta, 2011ri begira, "aldaketak" eskatu dizkio lehendakari.

Larunbatean Bilbon egingo duten presoen aldeko manifestazioari buruz ere mintzatu da Gorka Maneiro. Jaurlaritzak manifestazioa ez debekatzeko erabakia gogor kritikatu du UPyDko buruak.

Bere ustez, protesta horretan "terrorismoa goratu egingo da, eta euskal gizarteari eta biktimei irainak botako zaizkie".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea