Politika -
Ekitaldia
Juan Mari Jauregi omendu dute, ETAk hil zuela 18 bete direnean
Haren omenez eta bakearen alde egindako omenaldia Gipuzkoako udaletxean lore-eskaintza eta elkarretaratze isil bat egiten oinarritu da.
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Juan Mari Jauregi sozialista, lurralde horretako batzarkide eta gobernadore zibila izan zena, omendu dute, ETAk hil zuela 18 urte bete direnean. Haren omenez eta bakearen alde egindako omenaldia Gipuzkoako udaletxean lore-eskaintzan eta elkarretaratze isil bat egiten oinarritu da.
Maixabel Lasarekin, Jauregiren alargunarekin, eta Maria haren alabarekin batera, Eider Mendoza Gipuzkoako Ganberako presidenteak lore-eskaintza egin du Batzar Nagusien izenean, erakundeko batzarkide izan zenaren plakaren aurrean, eta bost minutuko isilaldia egin dute gero.
Ekitaldian, foru parlamentuan ordezkapena duten alderdi guztietako batzarkideak izan dira, baita beste ordezkari instituzional batzuk ere, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio foru diputatuak, eta Enrique Uliabarriarana Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzako biktimen arretarako arduradunak.