Politika -

Polizia-operazioa

Bi lagun atxilotu dituzte Mataron, jihadistak errekrutatzea leporatuta

Operazioan atxilotutako bi gizonak gatazka eremuetara borrokatzera joateko prest zeuden pertsonak errekrutatzen eta erradikalizatzen jarduten zutela uste du Auzitegi Nazionalak.

Guardia Zibilaren polizia operazioa Mataron. Argazkia: Efe
Guardia Zibilaren polizia operazioa Mataron. Argazkia: Efe
Guardia Zibilaren polizia operazioa Mataron. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu ditu Guardia Zibilak Mataron (Bartzelona), Tarragonan eta Bartzelonan jihadistak errekrutatzeko eta erradikalizatzeko sare bateko kideak izatea leporatuta. Errekrutatu ostean, gatazka eremuetara bidali, eta talde terrorista jihadistetan sartzen omen zituzten.

Operazioa goizeko seietan hasi da, Mataroko bi etxebizitzatan. Miaketak egin eta bi lagun atxilotu dituzte, ikerketaren iturriek jakitera eman dutenez.

Atxilotuek 46 eta 36 urte dituzte, eta marokoarrak dira biak.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, Auzitegi Nazionalak zuzendu du operazioa, eta gatazka eremuetara joateko eta talde terrorista jihadistetan sartzeko prest zeuden pertsonak errekrutatzea eta erradikalizatzea leporatzen diete atxilotuei.

2015eko amaieran abiatu zuten operazio hau ekarri duen ikerketa, hainbat herrialdetako polizia-taldeek elkarlanean, talde terroristekin lotutako propaganda kontsumoa atzeman ostean.

Operazio honen bidez, 2015ean atzemandako egitura erabat desegin dutela uste dute, Barne Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bartzelona Jihadismoa Albisteak