Politika -
Gipuzkoa
'Santi Potros'i ongietorria emateko pankarta bat kendu du Ertzaintzak Lasarten
Santiago Arrospide Salamancako Topas espetxetik irten da igandean, 31 urteko kartzela-zigorra bete ostean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Santiago Arrospide Sarasola 'Santi Potros'i ongietorria emateko ezezagun batzuek Lasarten eskegitako pankarta bat "gutxienez" kendu du igande eguerdian Ertzaintzak. Salamancako Topas espetxetik atera da Arrospide igandean, 31 urteko kartzela-zigorra bete ostean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Lasarten Hipodromoa etorbidean jarritako pankarta bat kendu du Ertzaintzak igande eguerdian, 14:00ak aldera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea