Politika -

Su-etena

Patxi Lopez lehendakariak arratsaldeko 17:00etan egingo du agerraldia

- Lehendakaritzaren iturriek EITBri adierazi diotenez, Exekutiboaren ustez agiriak "zahar usaina" du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza ETAren azken agiria aztertzen ari dira. Horretan, erakunde terroristak su-eten "iraunkor, orokor eta egiaztagarria" iragarri du.

Horren ildotik, Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteorde eta Barne ministroak agerraldia egin du, agiria baloratzeko. Gobernuko lehen presidenteordeak nabarmendu du erakunde terroristaren agiria ez dela "espero genuen albistea" eta ez dela ETAren "amaiera".

Bestalde, Patxi Lopez lehendakaria bere aholkulariekin batzartuta dago, eta prentsaurrekoa eskainiko du 17:00etan. Dena dela, Lehendakaritzaren iturriek EITBri adierazi diotenez, Jaurlaritzak uste du agiriak "zahar usaina" duela, eta ETAren aldetik "gehiago" espero zutela.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua Madrilen zegoen, PSOEren zuzendaritzaren bileran, baina Gasteizera joan da agiriaren berri izan eta gero.

Sozialisten iturrien arabera, Euskadira itzuli baino lehen Zapaterorekin hitz egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea