Politika -
Su-etena
Zapaterok 'zuhurtzia' eskatu die sozialistei ETAren agiriaren aurrean
PSOEren Batzorde Federalaren bileran zegoenean, Zapaterok agiriari buruzko informazioa jaso du. Une horretan, bilera eten egin du, ETAren dokumentuaz laburki hitz egiteko.
Erredakzioa
ETAren agiria ezagutu ondoren, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak "zuhurtzia eta arreta" eskatu die sozialistei.
PSOEren Batzorde Federalaren bileran zegoenean, Zapaterok agiriari buruzko informazioa jaso du. Une horretan, bilera eten egin du, ETAren dokumentuaz laburki hitz egiteko.
Era berean, "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu die Zapaterok sozialistei. Urteari hasiera emateko bazkarian ez dela egongo azpimarratu du Zapaterok.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea