Politika -
Su-etena
Pagazaurtundua: 'ETAk desagertu egin behar du'
FVTren presidenteak uste du azken agiriak ez duela "hitzik merezi", izan ere, erakunde terroristak "desagertu" eta "terrorearen historia gaitzetsi" behar du.
Erredakzioa
Maite Pagazaurtundu Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak uste du ETAren su-eten agiriak ez duela "hitzik merezi", izan ere, erakunde terroristak "desagertu" eta "terrorearen historia gaitzetsi" behar du.
Horixe esan du FVTren presidenteak ETAk su-eten iraunkorra, orokorra eta nazioarteak egiaztagarria iragarri ondoren.
Pagazaurtunduak "No a la impunidad" txostena izan du hizpide, terrorismoaren biktimen elkarte ia denek iragan azaroaren 23an sinatutako testua, alegia.
Bertan, ETAren amaiera "Legez eta Justiziaz" egitea eskatu zuten, inolako "inpunitate judizial eta historikorik" gabe, eta presoei abantaila bereziak ematea baztertzen dute.
Era berean, Gobernuari, alderdi politikoei eta erakundeei igorritako txostenean presoen zigorrak oso-osorik betetzea exijitzen zuten.