Politika -

Su-etena

Lehendakaria: 'Urratsa ez da nahikoa, baina bukaera gertuago dugu'

Patxi Lopezek agerraldia egin du Lehendakaritzan, ETAren azken agiriaren aurrean iritzia emateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, ''''ETA bere amaierak atzera bueltarik ez duela onartzen hasi da''''. Azken su-eten hau ez da nahikoa, Lopezen ustetan, baina terrorismoaren bukaera gertuago jartzen du.

Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, egin ditu adierazpenok lehendakariak, komunikabideen aurreko agerraldian, kazetarien galderarik gabe. Bertan, ETAk goizean iragarri duen su-etenaren inguruko iritzia eman du. Adierazpenean ''''zuhurtzia, erantzukizuna eta irmotasuna'''' eskatu ditu lehendakariak.&' || 'nbsp;Halaber, Zuzenbide Estatuak irmo eutsiko diola eta dagoeneko ''''erdizka ibiltzeak'''' lekurik ez duela gaineratu du. Lopezen ustez ''''bide bakarra dago: Zuzenbide Estatu hori onartzea eta terrorismoari behin betiko bukaera ematea''''.

Zuzenbide Estatua eta gizarte-presioaPatxi Lopezen hitzetan, ''''Zuzenbide Estatuaren sendotasunaren eta ETAren aurka gizarteak egin duen presioaren emaitza da gaurko agiria''''. ''''Bereziki, babesa eman izan dioten taldeek ETAk ekintza terroristari amaiera eman diezaion egin duten presioaren emaitza da'''', gaineratu du.

Lopezek gogora ekarri duenez, euskal gizartea zain dago ETAk behin betiko bukaera iragarri dezan. Hori dela-eta, ''''hau ez da jendeak espero zuen agiria'''', gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzako buruaren hitzetan, ''''baldintzapeko su-etenen garaia bukatu egin da''''. ''''Euskal gizartearentzat ez dira nahikoa zaintzapeko arnasak; euskal herritarrok osotasunean arnastu nahi dugu askatasuna, inoren babes kriminalik gabe'''', esan du Patxi Lopezek.

Hortaz, ''''zuhurtzia, erantzukizuna eta irmotasuna'''' eskatu ditu ETAren adierazpenaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea