Politika -
Amnistia Internazionala
ETAren behin betiko bukaera eta presoen hurbilketa eskatu ditu AIk
''Giza eskubideen aurkako gehiegikeria guztiak erabat buka daitezela'' eskatu dio Amnistia Internazionalak ETAri, agiri batean. Gobernuari, berriz, Alderdien Legearen anbiguotasunak ken ditzala.
Erredakzioa
Giza eskubideen aurkako "bortxaketen" amaiera "osoa eta atzeraezina" izatea eskatu dio gaur Amnistia Internazionalak ETAri. Espainiako Gobernuari, berriz, talde armatuaren presoak EAEko eta Nafarroako kartzeletara hurbiltzeko exijitu dio.
Nazioarteko erakundeak ohar bat iragarri du ETAren azken agiriari erantzuteko. Bortxaketa mota guztien amaiera "bermatzeko" eskatu dio talde armatuari, tartean "mehatxuak eta estortsio ekonomikoak".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea