Politika -

Su-etena

Batasuna: 'Bakerako bidean pauso atzeraezina eman du ETAk'

Txelui Morenok, Marian Beitialarrangoitiak, Rufi Etxeberriak eta Miren Legorburuk agerraldia egin dute Donostian, eta ETAren erabakia "aurrekaririk gabekoa" dela esan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalearen hitzetan, "garrantzi handia" dauka ETAk gaur plazaratu duen agiriak, "aurrekaririk gabekoa" baita. "Prozesu demokratikoa garatzeko eta bakea lortzeko" aukera emango du, Ezker abertzalearen ustez; izan ere, "bakerako bidean pauso atzeraezina eman du ETAk".

Txelui Morenok, Marian Beitialarrangoitiak, Rufi Etxeberriak eta Miren Legorburuk ETAko agiriaren harira iritzia emateko agerraldia egin dute Donostian.

Ezker abertzalearen hitzetan, ETAren "alde bateko" erabakia "ausarta eta historikoa" da, eta fase politiko berri bat zabaltzeko aukera emango du.

Bestalde, "nazioarteko komunitateak eta Gernikako Akordioak eskatutakoari era positiboan erantzun dio".

"Prozesu demokratikoa garatzeko" balioko du ETAren pausoak, ezker abertzalearen ustez, eta alderdi politikoei "edukia ez gutxiesteko" eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea