Politika -

Su-etena

Txelui Moreno: 'Agiria ETAren amaieraren amaiera da'

Catalunya Radiok egindako elkarrizketa batean, ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi du ETAk behin betiko utzi duela indarkeria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak uste du ETAk behin betiko utzi duela indarkeria dagoeneko.

"Atzoko agiria amaieraren amaiera da", nabarmendu du gaur goizean Catalunya Radiok eskainitako elkarrizketa batean.

Buruzagi abertzalearen aburuz, erakunde terroristak su-eten "iraunkor, orokor eta egiaztagarria" iragarri badu ere, "Espainiako Estatuak bere ideiak inposatzen jarraituko du, armak, justizia eta hedabideak erabiliz".

"Baina ETAren indarkeria behin betiko amaitu da?", galdetu dio kazetariak, "bai, nik uste baietz", erantzun du.

Nolanahi ere, Morenok gaineratu du armak entregatzea "prozesua" izango dela eta, bide horretan, atzoko agiria "urrats logikoa" dela. "50 urteko enfrentamendu bat ez da amaitzen egunetik egunera, hori amets egitea da", nabarmendu du.

Batasuneko bozeramaileak berretsi du ETAren iragarpena "historikoa" dela, "aldebakarrekoa" baita eta "prozesu demokratikoari bultzada ematearen alde" egiten baitu.

Halaber, ez du baztertu ETAk agiri gehiago publikatzea. "ETAk gauza gehiago esan beharko ditu, eta esan egingo ditu, seguru aski prozesu demokratikoa bebesteko eta haren erabakia atzeraezina dela nabarmentzeko", agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea