Politika -

Su-etena

Nazioarteko Taldea lehenbailehen lanean hasteko eskatu du Lokarrik

ETAren azken agiriaren ondoren, "nazioarteko talde hau lanean hastea garrantzitsua litzateke, aukera bat dagoenean horri heldu behar zaiolako", Paul Riosen hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harremanetarako Nazioarteko Taldea lehenbailehen lanean hasteko eskatu du gaur Lokarrk. Brian Currin abokatuak proposatutako taldeari buruz mintzatu da Paul Rios Lokarriko burua.

Donostian egindako agerraldian adierazi duenez, ETAren azken agiriaren ondoren, "nazioarteko talde hau lanean hastea garrantzitsua litzateke, aukera bat dagoenean horri heldu behar zaiolako".

"Noizbehinka aukera paregabeak sortzen dira, baina denbora igaro ahala, usteldu egiten dira. Aukera honi heldu behar diogu, nazioarteko talde horrek ekarpen garrantzitsuak egin ditzake", esan du Paul Riosek. Lokarriko buruak adierazi duenez, atzoko agiriaren bitartez ETAk "ezker abertzalearen estrategia eta erabakiak bere egin ditu, eta horietan indarkeriak ez du tokirik". "Oso urrats garrantzitsua da, eta bakea lortzeko aukera paregabea".

Orain, agirian jasotakoa egiaztatu behar dela gaineratu du Lokarrik, "su-etena beteko dutela bermatzeko, ezker abertzalearen alderdi berria legeztatzeko eta Espainiako Gobernuak erantzun baikorra eman dezan lan egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea