Politika -

Ostiralean

Perea eta Ormaetxea bertsolariak deklaratzera deitu ditu ANk

Ohiane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazionalak, presoen senideen aldeko ekitaldi batean presoen izenak aipatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ohiane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazionalak, presoen senideen aldeko ekitaldi batean presoen izenak aipatzeagatik. Epaileek aipatzen duten ekitaldia uztailak 25ean egin zuten, Gasteizen, Blusaren Egunean.

Hala Bediren webguneak jakinarazi duenez, Pereak eta Ormaetxeak elkartasun ekitaldi batean parte hartu zuten Blusaren Egunean, Gasteizen.

Iturri berdinaren arabera, bertsolaritza saioa bukatzean senideek presoen izen batzuk aipatu zituzten mikrofonoan. Hala Bedik azaldu duenez, ekitaldiak Gasteizko Udalaren baimena eta Herrizaingo Sailaren baimena zeukan.

Hala ere, Ertzaintza bertan izan zen, eta hiru lagun identifikatu zituen.

Ostiralean deklaratu beharko dute Pereak eta Ormaetxeak, goizeko 11:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea