Politika -
Babesa berretsi du
Terrorismoa desagerrarazteko laguntza eskaini dio Frantziak Espainiari
ETAk su-etena iragarri ostean Frantziako Gobernuak egindako lehen adierazpen ofiziala izan da.
Erredakzioa
"Terrorismoa behin betiko desagertu arte Frantzia espainiar adiskideen ondoan" egongo dela esan du Frantziako Atzerri Ministerioko bozeramaileak, atzo ETAk su-etena iragarri ostean
"Urte asko dira harreman bikaina eta eraginkorra dugula Espainiako Gobernuarekin terrorismoaren aurkako borrokan", esan du bozeramaileak. Alde bien arteko harremanen ondorioz, "terrorismoaren aurkako borrokan aurrerapen handiak lortu ditugu: taldeen atxiloketetan eta justizia-kooperazioan".
Joan den abenduaren 17an Trinidad Jimenez Espainiako ministroarekin izandako bileran jorratutako gaietariko bat terrorismoaren aurkako borroka izan zela aipatu du Frantziako bozeramaileak.
ETAk su-etena iragarri zuenetik Frantziako Gobernuak egindako lehen adierazpen ofiziala izan da.