Politika -

ETAren su-etena

Batasuna udaletxeetara itzuliko dela esan du Mayor Orejak

Jaime Mayor Orejak adierazi du ETA eta Espainiako Gobernuaren artean "hitzarmena" dagoela, eta beraz, ezker abertzalea udaletara itzuliko dela datozen hauteskundeetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalea datozen udal hauteskundeetan aurkeztuko den uste osoa du Jaime Mayor Orejak. Alderdi Popularrak Europako Parlamentuan duen bozeramaileak azpimarratu du ETA ez dela deuseztatuko autodeterminazioa lortzen ez badu.

Adierazpen hauek Onda Cero irratian egin ditu, ohartarazi du azken hilabeteetan Batasuna eta ETA desberdindu nahi izan direla "gidoiak hala exijituta". Mayor Orejaren ustetan, Batasuna ETAri gailentzen ari zaion sentsazioa zabaldu nahi da, erakundeak eta Espainiako Gobernuak hitzartuta duten proiektuak eskatzen duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea