Politika -
ETAren su-etena
Conde-Pumpidok Batasuna hauteskundeetan izateko aukera baztertu du
Espainiako fiskalen buruak uste du horretarako beharrezkoa dela ETAk armak betirako utziko dituela iragartzea edota Batasunak ETArekin erabat haustea.
Erredakzioa
Candido Conde-Pumpidoren iritziz, Batasunak ezin izango du politikan parte hartu egungo egoera aldatzen ez bada. ETAren azken komunikatuaren ostean egoerak berdin jarraitzen duela adierazi du,&' || 'nbsp; "aldaketa erabakiorra gauzatzeko beharrezkoa da ETAk armak behin betiko utziko dituela iragartzea edota Batasunak erakundearekin betirako haustea", esan du.
Justiziak Alderdien Legearen inguruan edota zigor arloan zorrotza izaten jarraituko duela adierazi du. "Oso baikorra naiz gure erakunde demokratikoen sendotasunaren aurrean. baina erakunde terrorista batek esandakoaren aurrean ezin naiz baikorra izan, dioena dioela ere, desagertzen ez den bitartean".
Candido Conde-Pumpidoren ustez, ezkortasunez jokatu behar da "lehenago ere erakutsi izan digute euren promesek ez dutela inolako baliorik, T-4an egindako atentatuarekin esaterako".