Politika -

Lanera itzuli da

Ekonomia eta Estatuarekin itxi gabeko gaiak aztertuko ditu Urkulluk bere taldearekin

Astelehen honetan itzuli da Lehendakaritzara, oporrak amaituta; hilaren 28an egingo duten Gobernu Kontseilua prestatzen hasi da jada.

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria astelehen honetan itzuli da Lehendakaritzako bere bulegora, udako oporren atsedenaldia amaituta, eta ikasturte politikoari begira zenbait gai aztertzen hasi da bere taldearekin: ekonomia, enplegua, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean itxi gabe dauden gaiak, besteak beste.

Lehendakariak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, berak zuzentzen duen gobernuak hilaren 28an aztertu eta onartuko dituen gaiak prestatzen hasi da. Udako geldialdiaren osteko lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egin ohi dute.

Lehentasunen artean, hauek zehaztu ditu Urkulluk: EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Eusko Jaurlaritzaren programa jarraitzea, eta sail guztiek 2018ko azken lau hilabeteetarako dituzten gairik garrantzitsuenak.

2019rako aurrekontu-ildoak

Ondorengo asteotarako lehen helburuen artean, 2019rako aurrekontu-ildoak ere badaude. Lau erronka izango dituzte ardatz ildo horiek: demografia eta gazteak, hezkuntza, berrikuntza eta ekonomiaren digitalizazioa, eta "Euskadi Basque Country" estrategia nazioartekotzea.

Lehendakariak, halaber, jakinarazi du arreta berezia eman diotela egoera ekonomikoaren eta enpleguaren bilakaerarekin lotutako hainbat konturi; Espainiako Gobernuarekin itxi gabe dauden zenbait gairi, migratzaileen arretari, eta politika europar komun bat proposatzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea