Politika -

Ministro kontseilua

Ostiral honetan onartuko du Sanchezek Franco hobitik ateratzea, lege-dekretu bidez

Francoren senideek jar dezaketen salaketek prozesua bertan behera uztea saihestu nahi du Sanchezen gobernuak. Erabakia, baina, Kongresuak balioetsi beharko du, urte politiko berriaren hasieran.

Eroritakoen Harana. Artxiboko argazkia: EFE
Eroritakoen Harana. Artxiboko argazkia: EFE
Eroritakoen Harana. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik "lehenbailehen" atera ahal izateko, lege-dekretua onartuko du ostiral honetan, abuztuak 24, Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak. Jose Guirao Kultura eta Kirol ministroak jakinarazi duenez, Francoren senideek jar dezaketen salaketek prozesua bertan behera uztea saihestu nahi du Sanchezen gobernuak, eta, hori dela eta, Memoria Historikoaren Legea gaurkotuko du.

Ministro Kontseiluak lege-dekretu hori ostiral honetan bertan onartzen badu ere, erabakia Kongresuak balioetsi beharko du urte politiko berriaren hasieran, Guiraok azaldu duenez. Dena dela, Francoren gorpuzkiak "epe laburrean" lekuz aldatzea espero duela esan du.

2017ko maiatzean diktadorea Eroritakoen Haranetik ateratzeko legez besteko proposamena egin zion Kongresuak Espainiako Gobernuari, eta Francoren gorpuzkiak "ahalik eta eperik laburrenean" ateratzen ahaleginduko zela esan zuen Sanchezek ekainaren 18an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia albisteak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Memoria historikoa albisteak