Politika -
Su-etena
Urkulluk berretsi du Batasuna legeztatu behar dela legea betetzen badu
EAJko presidenteak azaldu duenez, hausnarketa hori "behin eta berriro" helarazi die Espainiako Gobernuko kideei.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ziurtatu du "behin eta berriro" esan diela Espainiako Gobernuko kideei Batasunak legezkoa izan behar duela "[legearen] baldintza guztiak betetzen baditu".
Punto Radio irrati-katean egindako elkarrizketa batean, buruzagi jeltzaleak aitortu du egunak joan ahala "itxaropentsuago" dagoela ETAren amaieraren aurrean, erakunde terroristak azken agiria publikatu eta gero helburu hori "gertuago" baitago.
Dena dela, Urkulluk berretsi du une honetan exijentzia idarkeriaren "behin betiko amaiera" dela. "Nahiago nuke erakunde terroristak agiria eta eszenaratzea egitea, inoiz egin duen bezala, hots, kaputxa kendu eta aurpegia erakutsita prentsaurrekoa eman, amaiera iragartzeko", gaineratu du.