Politika -

Auzitegi Nazionala

Segiko bi ustezko kide aske geratu dira bermea ordainduta

Mikel Arkaitz Totorika eta Haritz Petralanda badaezpadako kartzelaldia ari ziren betetzen. Astero epaitegira joan beharko dute eta ezingo dute Espainiako Estatutik atera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak aske utzi ditu Mikel Arkaitz Totorika eta Haritz Petralanda 30.000 euroko bermea ordainduta, badaezpadako kartzelaldia (2009ko azarotik) eta lotura pertsonalak eta lan alorrekoak aintzat hartu baitituzte epaileek.

Zigor Aretoak azaldu duenez, defentsak aurkeztutako helegiteak ontzat jo ditu, nahiz eta Fiskaltza kontra agertu.

Bermeez gain, Segiko ustezko kideek astero epaitegira joan beharko dute eta ezin izango dute Espainiako Estatutik atera.

Petralandaren kasuan, epaileek hainbat faktore izan dituzte kontuan: familiarekin eta lanarekin duen lotura, beste auziperatu batzuk behin behinean libre daudela, eta "urtebeteko instrukzioaren ostean" prozesua oztopatzeko "oso aukera gutxi" daudela.

Totorikaren kasuan, auzitegiak aintzat hartu du Zientzia Politikoetan lizentziaduna denez, "lan merkatuan sartzeko gai" dela, aita hil zaiola eta ama tratamendu psikiatrikoan dagoela.

Segiko ustezko 34 kide atxilotu zituzten polizia-operazio baten baitan hartu zituzten preso biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea