Politika -

Azken agiriaren ostean

EAJ: 'ETAk armak utzi izan balitu armategiak non dauden esango zukeen'

Josu Erkorekaren esanetan, EAJ eta Gobernua "ETAren azken eta behin-betiko agiria" sustatzearekin bat datoz, legalizazioa eta kartzela-politikarekin, aldiz, ez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txelui Moreno ezker abertzaleko ordezkariak sozialistekin harremanetan egon direla "baieztatu" duela gogorarazi du Ekorekak Europa Pressi eskainitako elkarrizketan. Horrenbestez, Gobernuak "jendaurrean gauzak batzuk eta pribatuan beste batzuk esaten ditu".

Erkorekaren esanetan, EAJ eta Gobernua "ETAren azken eta behin-betiko agiria" sustatzearekin bat datoz. Kartzela-politikari eta ezker abertzaleak bultzatutako alderdien legalizazioaren gainean Exekutiboak duen jarrera irmoarekin, aldiz, "desadostasunak" dituztela adierazi du.

Erkorekaren aburuz, ETAk armak uzten dituela iragarri behar du. "Armak uzteko borondate argia ez dagoen bitartean, Estatuaren erreakzioek ez dute etenik izango; prebentzioa eta delituaren jazarpena martxan jarraitu behar du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea