Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSE: 'Ezker abertzaleak bidea egin du, baina azken pausoa falta zaio'

Legeak ezarritako "baldintzak betetzen baditu" ezker abertzalea legeztatzea "ontzat" jo du Pastorrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legez kanpo dagoen ezker abertzaleak bide politikoen aldeko apustuan "bidea egin du, baina azken pausoa falta zaio", esan du Jose Antonio Pastor PSE-EE bozeramaileak.

Ezker abertzaleko kideak indarkeriarekin dituzten "loturak apurtu nahi dituzte", baina "benetan egin behar dute, ekintzekin", adierazi du buru sozialistak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan.

ETA desagertzea –"argi dago ez duela egin", deitoratu du- edo ezker abertzalea ETArengatik bereiztea, "egin ez duena" bide bakarrak direla gogorarazi du.

Legeak ezarritako "baldintzak betetzen baditu" ezker abertzalea legeztatzea "ontzat" jo du Pastorrek. "Eman beharreko pausoak ematen badituzte, demokratekin bat egin dutenekin eskuzabala izango da demokrazia", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea