Politika -
Diputatuen Kongresua
Marlaskak gaur azalduko du ETAko presoak hurbiltzeko politika
Espainiako Barne ministroak berak eskatutako agerraldia izango da, kartzela politikaren baitan hartu dituzten eta hartuko dituzten neurriak azaltzeko.
agentziak | erredakzioa
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak agerraldia egingo du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, ETAko presoak hurbiltzeko politikaren nondik norakoak azaltzeko.
Grande-Marlaskak berak egin du eskaria Behe Ganberan, eta Ceutara iristen diren migratzaileen egoeraren berri ere emango du bertan.
Ministroak azaldu duenez, "kartzela politikarekin lotutako gaiak" azaldu nahi ditu, "ETA talde terroristako hainbat presoren egoerari lotutakoak", hain zuzen ere.
Halaber, "uda honetan Ceuta hiri autonomoko mugan gertatutakoak" azaltzeko ere aprobetxatuko du hitzordua.