Politika -

Hainbat zauri

PPko aholkulari bati eraso diote, 'loba kutuna' oihukatu ostean

Hiru pertsona horren etxeko atarira joan dira eta burdinazko pieza batez jo dute erkidego horretako presidentearen loba, 'loba kutun putasemea' esan ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsonak Pedro Alberto Cruz Murtziako Kultura eta Turismo aholkularia (PP) bere etxearen atarian jipoitu dute larunbatean, 19:00ak aldera, bertako Gobernuak Europa Pressi esan dionez.

Erasotzaileek burdinazko pieza batez gorputzaren hainbat lekutan jo dute "iloba, putakumea" esaten zioten bitartean, Ramon Luis Valcarcel Murtziako presidentea bere osaba da-eta.

Abeduaren 22tik Murtzian protestak areagotu egin dira eta horren ondoren izan da erasoa, alegia, Finantza Publikoak iraunarazteko Ez Ohiko Neurrien Legea onartu eta gero.

Medikuaren txostenean agertzen denez, aholkulariak hainbat haustura du gorputzean, esaterako, masailezur, masailalbo-hezur eta begi-zuloan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea