Politika -
Polizia-operazioa
Pertsona bat atxilotu dute Andoainen kale indarkeriarekin lotuta
33 urteko atxilotuari erakunde terroristako kide izatea ere egozten diote.
Erredakzioa
Ertzaintzaren Informazio eta Terrorismoaren Kontrako Taldeak 33 urteko Urtzi Azpiroz Usandizaga atxilotu du gaur goizaldean Andoainen, kale indarkeria erasoetan parte hartzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Era berean, erakunde terroristako kide izatea ere leporatzen diote atxilotuari.
Andoainen 2002an izandako bi kale indarkeria eraso leporatu dizkio Ertzaintzak atxilotuari. Erasoak urte horretako apirilean izan ziren, aurrenekoa ertzaintzako polizia baten etxebizitzaren aurka eta bigarrena PSEko zinegotzi baten familiar baten ibilgailuaren aurka.
Pertsona anonimo batek bere gain hartu zituen erasoak, eta hala jakinarazi zion ''Gara'' egunkariari maiatzak 7an.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Utzi Azpiroz Usandizaga atxilotua Segi elkarteko talde bateko kidea da.