Politika -

DONOSTIA

Loiolako militarren kuartela Zubietara eraman nahi du Donostiako Udalak

Azpiegitura Loiola auzotik Zubietara lekualdatzea proposatuko dio Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari bihar egingo duten bileran.

Loiolako kuartela. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Loiolako kuartela. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Donostiak Zubietara eraman nahi du Loiolan dagoen militarren kuartela

1:22

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiolan dagoen Espainiako militarren kuartela Zubietara lekualdatzea proposatuko dio Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari, Euskadi Irratiak jakin duenez. Bihar, asteartea, bilera egingo dute Eneko Goia alkateak eta Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak, eta orduan egingo dio proposamena. Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuarekin akordioa posible dela uste du alkateak.

Eneko Goiak Euskadi Irratiari azaldutakoaren arabera, Donostiarentzat garrantzitsua da Loiolako kuartelaren eremua berreskuratzea. Donostiako Udalak aukera hori posible dela uste du; izan ere, Defentsa Ministerioa prest legoke kuartela lekuz aldatzeko beste lursail batzuk eskuratzearen truke. Kasu horretan, Zubietako Eskuzaitzetako eremua eskainiko dio.

Donostiako Udalaren aldarrikapen historikoa da Loiolako kuartelaren eremua berreskuratzea, baina Udalak orain arte ez du beste kokagunerik proposatu.

Espainiako Gobernuak proposamen hori onartuko balu, inguru horretan eraikitzen den hirugarren azpiegitura litzateke, erraustegiaren eta gizarteratze zentroaren ondotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostiako azken albisteak Eneko Goia albisteak Espainiako Gobernua Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Loiola auzoa Donostia