Politika -

GURE ESKU DAGO

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko deia, Vuelta Euskal Herrira iristen denean

Irailaren 12an igaroko da Euskal Herritik Espainiako Vuelta txirrindulari lasterketa. Errepide bazterretan erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaltzeko deia egin du Gure Esku Dagok.

Frantziako Tourra Senperetik Ezpeletara igaro zenean egindako aldarrikapenetako bat.
Frantziako Tourra Senperetik Ezpeletara igaro zenean egindako aldarrikapenetako bat.
Frantziako Tourra Senperetik Ezpeletara igaro zenean egindako aldarrikapenetako bat.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago herri mugimenduak irailaren 12an erabakitzeko eskubidearen alde mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Egun horretan, 2018ko Espainiako Vuelta txirrindulari lasterketa igaroko da Euskal Herritik, eta hitzordu hori baliatu nahi dute, Frantziako Tourra Senperetik Ezpeletara igaro zenean gertatu zen bezala, erabakiaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko.

Getxon abiatuko da Espainiako Vueltaren 17. etapa, irailaren 12an, eta Oiz mendian amaituko da. "Hori horrela, 'Etorkizuna gure esku dago' lelopean, etapa horretako ibilbidean zehar erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria, era baketsu eta alaian, lau haizetara zabaltzeko deia egiten du Gure Esku Dagok", esan du herri dinamikak.

Aurretik, ekimena "hauspotzeko eta babesteko", ekitaldia egingo dute datorren igandean Oizko San Kristobal ermitaren ondoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Itzulia Politika Eguneko albisteak Albisteak