Politika -
Gante
Valtonycen estradizioa onartu ala ez irailaren 17an erabakiko du Belgikako Justiziak
Epailearen erabakiarekin pozik agertu da raperoa, eta delitu larrienengatik Espainiaratuko ez dutela uste du.
Agentziak | Erredakzioa
Josep Miguel Arenas Valtonyc Mallorcako raperoa Espainiaratu edo ez irailaren 17an erabakiko du Belgikako Justiziak. Abestietan terrorismoa goratzeagatik eta erregea iraintzeagatik zigortu zuen Espainiak.
Ganteko Justizia Jauregitik atera eta agerraldia egin du abeslariak. Epailearen erabakiaren pozik azaldu da rap-kantaria. Zentzu horretan, delitu larrienengatik (terrorismoa goratzea eta Koroari irainak) Espainiaratuko ez dutela uste du, bi herrialdeetako Zigor Kodean “leporatze bikoitza existitzen ez delako”.
Horrela, kasurik okerrenean, epaileak mehatxu delitu batengatik soilik Espainiaratzea onartu dezakeela ziurtatu du raperoak. Ondorioz, sei hilabeteko espetxe-zigorra beteko luke. Era berean, Fiskaltzak terrorismo delitua baztertu izana goraipatu du defentsak; larriena, alegia, nahiz eta Espainiako epaileak hala uste.