Politika -

FRANTZIA

De Rugy Asanblea Nazionaleko presidentea izango da Frantziako Ekologia ministroa

Bestalde, Eliseoak Kirol ministro berria ere izendatu du, Laura Flesselek dimisioa eman ondoren. Roxana Maracineanu igerilari izandakoa izango da.

François de Rugy Frantziako Ekologia ministro berria. Argazkia: EFE
François de Rugy Frantziako Ekologia ministro berria. Argazkia: EFE
François de Rugy Frantziako Ekologia ministro berria. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François de Rugy, orain arte Asanblea Nazionaleko presidente izan dena, izango da Frantziako Ekologia ministro berria; joan den astean dimisioa aurkeztu zuen Nicolas Hulot aktibista ekologistak utzitako tokia beteko du. Halaber, Roxana Maracineanu igerilari izandakoa izango da Kirol ministro berria, Laura Flesselek astearte honetan, ezustean, dimisioa iragarri ondoren.

Hulot eta Flessel Frantziako Gobernutik kanpo direla, Emmanuel Macron presidenteak bere bi ministro ezagunenak galdu ditu. Orain ikusteko dago Gobernuan aldaketa gehiago egongo diren ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia Albisteak Gaur Albisteak Emmanuel Macron