Politika -

Katalunia

Sanchezek Torrari: 'Epaiak onartu, elkarrizketa gehiago eta keinu gutxiago egin'

“Torra presidentaren eskaintzak kataluniarren erdi bat asebete dezake, baina ez beste erdia”, adierazi du Espainiako gobernuburuak Suedian.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Enkopingen (Suedia). Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Enkopingen (Suedia). Argazkia: EFE
'Nazioalista diren eta ez direnen arteko elkarrizketak bultzatu behar dira'

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buruzagi independentisten aurkako epai posibleak onartzeko eskatu dio gaur Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Quim Torra Generalitateko presidenteari. Era berean, kataluniar guztiekin hitz egitea eta elkarrizketari erantzukizunez eustea eskatu dio Exekutiboko buruzagiak Torrari. Bestalde, “keinu gutxiago” egitea exijitu dio.

Torrak atzo emandako hitzaldiari erreferentzia egin dio Sanchezek. Espetxean dauden politikari independentistak zigortzea onartuko ez duela ziurtatu zuen Generalitateko presidenteak. Gainera, autodeterminazio erreferendum bat defendatzen jarraitu zuen Torrak.

Stefan Lofven Suediako lehen ministroarekin batera prentsaurrekoa eman du gaur Sanchezek Enkopingen (Suedia). Gobernuak Governarekin elkarrizketa eta negoziazioa serioan hartu duela azpimarratu du gobernuburuak. Zentzu horretan, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean errekurritutako neurri finantziero eta sozialen inguruan dagoeneko hartu dituzten erabakiak gogorarazi ditu Sanchezek.

Espainiako presidentearen ahotan, bere betebeharra hori da; politikak elkarbizitzari laguntzea, ez arazoak enkistatzea. Horregatik, Governari gauza bera egiteko eskatu dio.

 

"Nahiz eta epaiekin ados ez egon, onartu behar ditugu, hori da gobernariek egin behar duguna"

 

“Governak egin behar duena eztabaida zabal bat irekitzea da, abertzaleen eta ez abertzaleen arteko elkarrizketa handi bat Katalunian. Torra presidentaren eskaintzak kataluniarren erdi bat asebete dezake, baina ez beste erdia”, uste du.

Estatutuaren erreforma baten bidez autogobernua hobetzeko proposamena berriz egin du Sanchezek. Torrak Parlamenteko indar politiko guztiekin hitz egiteko beharra azpimarratu du agintariak. Zentzu horretan, Kataluniako Ganbera irailean itxita egotea deitoratu du buruzagiak.

Espetxean dauden buruzagi independentistak zigortzea onartuko ez duela ohartarazi zuen Torrak. Zentzu horretan, Espainia zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa dela gogorarazi dio Sanchezek.

“Nahiz eta epaiekin ados ez egon, onartu behar ditugu, hori da gobernariek egin behar duguna”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean