Politika -
Entrevista en Radio Euskadi
Txarli Prietok EAJri: 'Auziperatuak' ez dira 'hutsetik' sortu
Azalpenak eskatu dizkie jeltzaleei, izan ere, eskoltek bere bizitzari buruz eskatu zizkioten datuak agertu omen dira Aitor Telleria burukide jeltzale ohiaren ordenagailuan.
Erredakzioa
Txarli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusiak ohartarazi du "azpikeriak" eta "auziperatuak" ez direla "hutsetik" sortzen, Arabako ustezko ustelkeria sareari erreferentzia eginez.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak azalpenak eskatu dizkie jeltzaleei, izan ere, eskoltek bere bizitzari buruz eskatu zizkioten datuak agertu omen dira Aitor Telleria burukide jeltzale ohiaren ordenagailuan.
Prietok esan du bere burua "zaintzapean sentitzen" zuela eta gogorarazi du berak eskolta daramala. "Eskoltak defentsarako segurtasun neurria besterik ez du izan behar, norbaiten osotasun fisikoa zaintzeko, baina ez du pertsona horren bizitza pertsonalean sartu behar", zehaztu du.
Hala ere, Prietok aitortu du aurreko Jaurlaritzak eskatzen zituen datu asko ez zirela "garrantzistuak ez Ertzaintzarentzat ez segurtasunarentzat".
"Gero, datu horiek EAJko goi-kargudunen ordenadoreetan bukatzen zutela jakin dugu. Ez nekien zenbaterainokoa zen kasua, eta horixe esan nion epaileari deklaratu nuenean", gaineratu du.