Politika -

Eztabaida piztu da

Senatuan hizkuntza koofizialak erabiltzea defendatu du Zapaterok

Alfonso Guerrak (PSOE), berriz, ez du beharrezkotzat jo osoko bilkuretan hizkuntza koofizialak erabiltzea, "senatariek gazteleraz ondo ulertzen dutelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Erkidegoen eredua eta Senatuko osoko bilkuretan hizkuntza koofizialen erabilera defendatu du gaur Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidenteak.

Bere hitzetan, Erkidegoena "eredurik egokiena" da Espainiarentzat. Horrez gain, hizkuntza koofizialei buruz ere mintzatu da.

"Senatari askok egunero erabiltzen dituzten hizkuntza ezberdinek haien tokia aurkitu dute Senatuan. Hemen lurraldetasun aniztasuna islatu behar dugu. Konstituzioaren arabera, Espainiako hizkuntzak dira", esan du Zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea