Politika -

Su-etena

Jauregi: 'Iragan urritik, ETAk ez du estortsio gutunik bidali'

TVEri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "seinale ona" azken hiru hilabeteetan gutun horiek jaso ez izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko urritik, ETAk ez die estortsio gutunik bidali empresa buruei, Ramon Jáuregui Espainiako Presidentza ministroaren hitzetan.

TVEri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "seinale ona" azken hiru hilabeteetan gutun horiek jaso ez izana.

Hala ere, ETAren azken agiria eta estortsio gutunak ez bidalitzeak Espainiako Gobernuaren estrategia "ez dutela aldatuko" esan du. Erakundeetan egon ahal izateko ETArekin erlazioa eten egin behar duela esan dio Jaureguik Batasunari.

ETAren presoen “sakabanaketa politikarekin” aurrera jarraituko dutela berretsi du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea