Politika -

Espainiako Gobernua

Sanchezentzat, 'justizia soziala' izan da Gobernuaren lehen 100 egunetako ardatza

Espainiako Gobernuaren presidenteak hezkuntzan, lanean, osasunean, irugumenean eta pentsioetan oinarritu nahi du "transformazioa".

Pedro Sanchez, Arrosaren Festan, Oviedon / EFE.
Pedro Sanchez, Arrosaren Festan, Oviedon / EFE.
Pedro Sanchez, Arrosaren Festan, Oviedon / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezen arabera, "justizia soziala" izan da Espainiako Gobernuaren egitearen ardatza lehenengo ehun egunetan, PPren gobernuaren etaparekin kontrajarrita. Eskubideen murrizketak, ustelkeria, blokeo parlamentarioa, soldata arrakalaren kontrako konpromiso falta eta RTVEko 'ostiral beltzak' egotzi dizkio Sanchezek aurreko exekutiboari.

"Etsipena joan zen eta itxaropena itzuli zen", esan du, Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioari erreferentzia eginez. Zentzu horretan, "aldaketa errealitatea izaten hasi da".

Adibide bezala jarri ditu Genero Indarkeriaren kontrako Estatu Ituna, osasun publikoaren unibertsaltasuna berreskuratzea, "giza eskubideen" araberako migrazio-politika edo Francisco Franco diktadorearen gorpua hilobitik ateratzea bezalako "premia demokratikoko" neurriak.

"Justizia soziala da gobernuaren egitearen sintesia lehen ehun egun hauetan", azpimarratu du, nabarmenduz aurreko gobernuak hezkuntza publikoan egindako "murrizketak" leheneratzeko asmoa.

Bere Gobernuak ingurumenarekin eta "bidezkoa eta hitzartutako trantsizio energetiko" batekin daukan konpromisoa nabarmendu du Sanchezek. Europa ere aipatu du, esanez ekonomia justua eta iraunkorra, enplegu duina edo migrazioa bezalako gai garrantzitsuak bertan konpondu behar direla.

Hezkuntza, lana, osasuna, ingurumena eta pentsioak

Gazteen langabeziaren aurkako plan bat iragarri du presidenteak, eta esan du ziur dagoela ekonomia eta enplegua "intentsitateaz" haziko direla hurrengo hilabeteetan.

"Gazteenek Espainiako Gobernuaren konpromisoa behar dute, eta izango dute"”, esan du Sanchezek.

Presidentea ziur agertu da hazkunde ekonomikoa handia izango dela hurrengo hilabeteetan, eta enplegua intentsitateaz sortuko dela.

Esan duenez, legegintzaldi hau hurrengo hamarkadan "etorriko den" eta "Espainiak behar duen eraldaketaren oinarriak jartzen ari da". "Gure helburua justizia soziala da, eta gure muga, 2030. urtea", gehitu du. Hezkuntza, lana, osasuna, ingurumena eta pentsioak dira "eraldaketa" hori oinarrituko den ardatza.

Sanchezen hurrengo urteetarako apustuetako batzuk dira, iragarri duenez, hezkuntzako murrizketak lehengoratu, ingelesa sustatzea eta hezkuntza sistemaren digitalizazioa, irakasleen eta ikasleen arteko ratioa hobetzea, langabezia eta soldata arrakala gutxitzea, kalitatezko enplegua bultzatzea eta enplegu politika aktiboak digitalizaziotik sustatzea.

Osasun "duina eta bidezkoa" indartzea defendatu du presidenteak, "Ongizate Estatuaren bitxiak direlako, hezkuntzarekin batera". Gainera, ingurumenarekin konpromisoa adierazi du, hurrengo belaunaldiei bizi daitekeen planeta bat uzteko, baita pentsioen balioa KPIren arabera handitzea eta "eskuinak Gizarte Segurantzaren kontuetan utzitako zuloa" konpontzea ere.

Izan ere, hurrengo Estatuaren Aurrekontu Orokorren proiektuak jubilatuen erosteko ahalmena bermatuko duela aurreratu du.

Bere gobernuaren ardatz bezala aipatu ditu "koherentzia, elkarrizketa, anbizioa eta errealismoa". Zentzu horretan, erreforma handietarako behar adina gehiengorik ez daukala esan du, baina eskubideak berreskuratzeko eta gaur egungo baldintzak hobetzeko babes nahikoa duela uste du. "Ez zait bururatzen duela ehun egunetik hona bizitzen ari garena baino desafio liluragarriagorik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak