Politika -
Foro Asturias
Alvarez-Cascosen jarraitzaileek alderdi berria erregistratu dute
Datozen hauteskundeetan Asturiasen alderdi berri bat izango da. Alvarez-Cascos izango du zerrendaburu, eta PPren eta PSOEren alternatiba izatea nahi dute.
Erredakzioa
Alvarez-Cascos Espainiako presidenteorde ohiaren jarraitzaileek, ''Pasemos a la acción'' (''Ekin diezaiogun'') plataformako kideek, alderdi politiko berria erregistratu dute. Foro Asturias izena eman diote, eta datozen hauteskundeetan, Asturiasen, popularren eta sozialisten alternatiba izatea nahi dute.
Alderdi Popularrak Alvarez-Cascos Asturiasko&' || 'nbsp; zerrendaburu izatea baztertu ondoren sortutako mugimenduaren ondorio da alderdi berria.
Alvarez-Cascosek PP utziko zuela esan zuenetik, Asturiasko popularren zerrendetan 313 pertsonak hartu dute baja eta 343 lagunek eman dute alta.