Politika -

2019KO AURREKONTUAK

Elkarrekin Podemosek ez ditu Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestuko, aldatu ezean

Alderdi moreak salatu duenez, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan duen zeregina 'ezdeusa' da, 'politika sozialetan eraginik gabea'.

Andeka Larrea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Andeka Larrea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Andeka Larrea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadik ohartarazi duenez, Elkarrekin Podemosek ez ditu 2019rako Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuan babestuko, "180 graduko bira sozial bat" gertatu ezean. Gainera, PSE-EEk Iñigo Urkulluren Gobernuan duen zeregina "ezdeusa" dela, "gizarte politiketan eraginik gabea" kritikatu du.

Andeka Larrea Podemos Euskadiko Komunikazio arduradunak Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak PSOEren Gobernuarekin lorturiko akordioa defendatu du. Haren esanetan, neurri horiei esker "emakumeen, pentsiodunen eta autonomoen bizitza hobetuko da"; are gehiago, Euskadirentzat ere akordio ona dela uste du, herritarrak hartzen baititu kontuan, "ez zementuaren agenda edo alderdi jakin baten interesak".

Larrearen hitzetan, alderdi moreak jendearentzat negoziatzen du, eta "ahal dena" egingo du 2019ko Estatuko Aurrekontuetan.

"Estatuan gertatzen denaren kontra", Euskadin gainerako ezkerreko indar politikoek beren "garrantzirik eza eta (EAJrekiko) mendekotasuna" onartu dutela salatu du Larreak. "Batzuek biziraun egin nahi dute eta beste batzuek, ordea, nazio eraikuntza lehenesten dute eraikuntza sozialaren aurrean", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak Aurrekontu Publikoak 2024