Politika -

Kataluniako prozesuaren auzia

Konstituzionalak tramitera onartu du Forcadellek Llarenaren aurka jarritako helegitea

Auzia uzteko eskaera baztertuta Kataluniako Parlamentuko presidente ohiaren oinarrizko eskubideak urratu ote zituen aztertu beharko du Auzitegiak.

Forcadell, Gorenera deklaratzen joan zenean. Argazkia: EFE
Carme Forcadell. Artxiboko argazkia: EFE
Forcadell, Gorenera deklaratzen joan zenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak, aho batez, tramitera onartu du Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurka jarri zuen babes helegitea. Forcadellek Llarena errekusatzea eskatu zuen Kataluniako prozesuaren auzian, inpartziala ez zela argudiatuta. Epaileak, ordea, atzera bota zuen eskaria, "epez kanpo aurkezteagatik eta iruzur prozesala izateagatik".

Hala, Konstituzionalera jo zuen Forcadellek, Llarenak auzian jarraituta benetako babes judizialerako eskubidea, berme guztiak izango dituen auzi bat eta epaile inpartzial bat izateko eskubidea, urratu diotelakoan.

Astearte honetan kaleratutako probidentzian, "babes helegitean azaltzen den arazoari buruzko doktrinarik ez" duela esan du Konstituzionalak, eta hori aztertuta oinarrizko eskubide horren gogoeta egiteko aukera izango duela erantsi du.

Horrela, 10 eguneko epea eman dio Konstituzionalak Gorenari dagozkion azalpenak emateko. Forcadellen abokatuek ere epe bera izango dute euren argudioak azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Kataluniako prozesua zuzenean