Politika -
Portugaleten (Bizkaia)
Bi gazte atxilotu dituzte azken atxiloketen aurkako protesta batean
Bi gazte atxilotu dituzte Portugaleteko Ballonti merkataritza-gunean. Beste zortzi gazterekin batera iragan asteartean izandako hamar atxiloketen aurka protesta egiten ari ziren.
Erredakzioa
Bi gazte atxilotu dituzte Portugaleteko (Bizkaia) Ballonti merkataritza-gunean. Beste zortzi gazterekin batera iragan asteartean izandako hamar atxiloketen aurka protesta egiten ari ziren. Hamar lagun horiek Ekin eta Askatasunarekin ustez lotura zutelako atxilotu zituzten.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxilotuak merkataritza-guneko zinema-aretoetako barandatan zintzilikatu dira, goiko solairuan. Bien bitartean, gainerako zortzi gazteek bi atxilotuak animatzen zituzten beheko solairuan.
"Erasoen gainetik, euskal gazteria aurrera" zioen pankarta bat zuten gazteek.
Ertzaintza bertaratu da eta beheko solairuko zortzi gazteak identifikatu eta gero, zintzilikatutako biei jaisteko agindu die, baina biek uko egin diote.
Agenteek bi gazteak jaitsi eta atxilotu ditu ustezko desobedientzia delitu batengatik.